XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ondorioz, zerk eragotz diezadake Iparralde-Hegoalde bereizketa, Bizkaiera ere baztertzera datorren formula dela sinets dezadan?
Ez ote da korapiloa beste era honetara askatu behar?
Batasuna
Euskaltzaindiko batzordeetan, inon jokatzekotan zuhur eta orekatsu jokatu beharko da, nahiz eta onartzen dugun
4. Hizkuntzaren hedatzaile berriak
izentatu ditu komunikabideak Jean Haritschelhar euskaltzainburuak, oraintsu.
Nik EITBri dagokionean, profesional bikainak direla onarturik ere, ezinbesteko deritzot kritikatzeari.
Konta ezazu, entzule zenbat bider dioten halakorik: Euskaltzaindiak
Esatariak
Ezen ez dute askotzarik aurreratu, eta jokatzen dute zein eta dijoa esatea moda bat balitz moduan.
Agian entzutez entzunen duzue eta ez duzue adituren.
Nire berbengatik ez bada ere, gogoa egizue zuen buruei.
Euskadi Irrati zein Telebistakoen jokabide heterodoxo hori, euskaldunok euskara batua onartzean sinatutako itun eta akordioa haustera dator, eta herri honetan ez da agintea duenik ilegalitate hau konpon dadin arduratzen denik.
Hogeitabosgarren urteurren honetan Euskaltzaindiaren erabakiak betetzen hasteko ordua da, ezen euskalkia eta batua bereizten hasi ezik, ez da geratzen lekurik ez bizkaieraren aberastasunetarako ezta goimailako euskarako.
Bada garaia, nik uste, Euskadi Irratia nahiz Telebistan euskara batuaren erabilera kalitate kontzeptuan sartzeko.
5. Irakaskuntzarako testugile-hiztegigileei.
Euskaltzaindiari eskari zehatz hau zuzendu gura nioke: Eska diezaiola Hezkuntza Sailari, Bizkaiera irakaskuntzan arautzeko, 25. urteurrena horretarako ere aukera paregabea da eta.
Zehatz dezala zein herritan, zein mailatan eta nolako errejistroetarako erabili behar den.
Erlojuaren orratzak hari barik geratzen ari zaizkidanez, hauxe baino ez.
Euskal Madari. iz. Udare
eta udare baizik ez da definitzen, inguruko euskalkien aberastasunik gabe euskara batua irenduz.
Sentitzen dut denborarik eza.
6. Ondorioak
1. Azken 25 urteotan euskara batuak ezagutu duen aurrerakada pozgarriarengatik zorionak eman behar zaizkiola Euskaltzaindiari.
2. Mende laurden honetan
Izan ere noredonork izan behar du munarri.